Albisteak
  • Komunikabideek zuzenean erakusten diguten eta gerran harrapatuta dauden milaka lagunen sufrimenduarekin hunkituta.
  • Piztutako indarkeria militar bidegabe eta suntsitzailearekin haserretuta.
  • Atsekabetuta gaude gerra honen atzean dauden dinamika politiko eta ekonomikoak direla eta; eta gutako inork haiekiko batere loturarik ez dugunik ezin dugu esan.
  • Herrialdetik atera nahian ari diren ehunka pertsonen egoera dela eta larrituta (haietako batzuek, gainera, Euskadiko familiekin lotura dute).
  • Duela hainbat hamarkadatik bakearen kultura eraikitzen modu aktiboan konprometituta gure Bakeola programaren bidez.
  • Fededunei eta ez-sinestunei zuzenduta, egun bat introspekziora eta baraualdira bideratzeko Frantzisko Aita Santuak bultzatutako ekimena ezagutzen dugu.

 

Eta, erakunde zibil independentea garen heinean:

  • Bakearen aldeko keinu unibertsal honi gure babesa adierazi nahi diogu. Keinua kristauen erlijio-tradizioari eta beste tradizio espiritual eta filosofiko batzuei lotuta dago
  • Pertsona guztiak, borondate oneko gizon eta emakumeak, gonbidatu nahi ditugu keinu honen bidez edo haien nortasunarekin edo tradizioarekin lotutako beste edozeinekin bat egitera, gerra krudel hau salatzeko ekimenarekin elkartzera.
  • Eta gure baliabideak eskaini nahi ditugu beharrezkoa balitz errefuxiatuen harrera duina babesteko.