Europako testuingurua interesgarria da, eta, askotan, ez da oso ezaguna erakundeentzat. Era berean, hainbat eskualdetako kolektibo eta federazioen arteko aliantzak egiteko gune potentziala da.

Gaur egun, Europako Batzordeak, “Europako Gobernua” den aldetik, eskualde-erakundeen arteko lankidetza-programak sustatzen ditu. Europar Batasunaren finantziazio-programa horiek ezagutzea eta Europako sare eta plataformetan posizionatzea oinarrizko elementuak dira funtsak eskuratzeko eta gure proiektu eta programak abian jartzeko, eta, aldi berean, elkartrukea, ikaskuntza eta ekimena ahalbidetzen dituzte.

BBK Indartu izeneko Antolaketa sendotzeko programak antolatu eta Fresno Consulting eta EDE Ezagutzak dinamizatutako mintegia izango da. Europako finantziazio-esparruei eta gure erakundeentzat interesgarriak izan daitezkeen funtsen egungo egoerari buruzko informazioa eskainiko du tailerrak. Halaber, konexioari, kontaktuei eta, oro har, proiektu berriak abiarazteari lagunduko dioten plataformak, sareak eta gailuak ezagutzeko ere balioko du.

Europako bi funts-multzo handiei buruzko lehenengo bi saioen ondoren (Generikoak: europar programak eta egitura-funtsak eta Koiunturalak: Next Generation funtsak), hirugarren saioa praktikoagoa izango da. Esperientzia dinamikoa, gogoetatsua eta irakastekoa konbinatzen dituen prozesu baten bidez, aliantzaren, sarearen eta kohesioaren balioak barneratuko ditugu. Gure erakundeen praktika onak partekatuko ditugu, eta mugaz haraindiko, nazioz gaindiko eta eskualdeen arteko ekimenak ezagutuko ditugu, inspiragarriak izan dakigukenak.

Lehenengo bi saioak on line izango dira, eta hirugarren saioa aurrez-aurrekoa izango dela aurreikusten da, baldin eta parte-hartzaileen kopuruak horretarako aukera ematen badu. Bertaratzea ezinezkoa balitz, on line garatuko genuke.

1. saioa: Azaroak 22, 10:30 – 13:30

2. saioa: Azaroak 23, 10:30 – 13:30

3. saioa: Azaroak 29, 10:30 – 13:30

EDE Fundazioa / Simon Bolivar kalea, 8B, 48010 Bilbo

Izena emateko formularioa
Formulario de inscripción


  • LEGE OHARRA / AVISO LEGAL

    Datu-babesera oinarrizko informazioa:
    Arduraduna: Arduraduna EDE Fundazioa da; Xedea: eskaerak eta kontsultak, eta komunikazioak bidaltzea ere bai; Legitimazioa: Interesdunen onespena; Hartzaileak: Datuak hirugarrenei (hartzaileei) lagatuko zaie, beharrezkoa bada, euren eskaerei eta kontsultei erantzuteko; baita ere, legeak agintzen dituen kasuetan; Eskubideak: Eskubidea iza, informatzen den eran, datual eskura izateko, zuzentzeko, ezabatzeko, aurkakotasuna azaltzeko, mugatzeko, lekualdatzeko eta baliogabetzeko; Informazio gehigarria: Datu-babeserako informazio zehatza kontsulta desakezu hurrengo helbidean: lopd@edefundazioa.org.

    Información básica sobre protección de datos:
    Se informa a la persona interesada de que sus datos personales serán tratados por Fundación EDE. Los datos personales podrán ser facilitados a Fundación EDE en relación con la actividad desarrollada. La persona interesada tiene derecho de acceso, rectificación, supresión de sus datos, y la limitación u oposición a su tratamiento. Podrá ampliar información en materia de protección de datos en la web de Fundación EDE y/o en la siguiente dirección de correo electrónico: lopd@edefundazioa.org