Atzo, EDE Ezagutza, EDE Suspergintza eta Emaktiva taldeetako Bizkaiko eta Gipuzkoako lankideak elkartu ginen indarkeria matxistaren arloan egiten dugun jarduerari buruz hausnartzeko eta hobekuntzak identifikatzeko. 61 pertsona elkartu ginen eta indarkeria matxista mota desberdinei buruz hausnartu genuen, eta gure erakundetik aktibatutako esperientzia inspiratzaileak partekatu genituen. Esperientzia horiek esku-hartzeari buruz hitz egiteko beta eman ziguten eremu ezberdinetatik (espazioak diseinatuz, gure arreta deszentralizatuz, landa-eremuari helduz, edo gure arreta eremu komunitarioarekin lotzearen garrantzia aipatuz). Gainera, Luz Casanova Fundazioaren kideek lagundu ziguten, eta etxegabetasunaren esparruan indarkeria matxistaren esku-hartzeaz aritu ziren.
Plazer bat da bidea partekatzea hain begirada eta jarduera desberdinetatik, baina elkarri lotuta.
BerdinLab EDE Fundazioko pertsonek osatutako taldea da, eta berdintasunaren arloko proiektuetan lan egiten dugu. Gure topagunea, hausnarketarako, berrikuntzarako, esperimentaziorako eta estrategiaren diseinurako. Norabide partekatua eta berdintasunezko ikuspegi estrategikoa markatu nahi ditugu.