AlbisteakConsejo de la Infancia y Adolescencia de Bilbao
Gaur, ekainak 10, Bilboko Haurren eta Nerabeen Kontseiluaren 2019/2020 ikasturtearen itxiera-saioa egin da.

 

Saioan, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako kontseilariak bildu dira Juan Ibarretxe presidenteak eta Eugenia Salterain idazkariak osatu duten Presidentetzarekin. Haiekin izan dira, bestalde, Iñigo Zubizarreta eta Udaleko sailetako hainbat arduradun.

Kontseilariek ikasturte osoan egindako lan-batzordeetan egindako lanaren berri eman eta haien proposamenak aurkeztu dituzte modu birtualean.

Azkenik, presidenteak egindako lanagatik eskerrak eman eta Kontseiluan beren ibilbidea amaitu duten 6. mailako haurrei agur esan die.