Albisteak
Covid-19tik eratorritako alarma-egoerak eta konfinamendu-neurriek gure familia-bizitza, gure harremanak eta gure lan egiteko modua irauli dituzte. BBK Familytik oro har Bizkaiko etxeetan COVID-19aren krisiak izan duen inpaktua aztertu gura dugu, eta, zehazkiago, bertan bizi diren pertsonengan konfinamenduak izan duen eragina.

 

Galdetegi honen bidez, hobeto ezagutu gura dugu zelan bizi izan duten familiek egoera hori, eta, horretarako, garai honetan bizi izan dituzuen ikaskuntzak eta kezkak identifikatu nahi ditugu, etorkizunera begira ondorioak ateratzeko. Horregatik, parte hartzera animatzen zaitugu, aldez aurretik laguntza eskertzen dizugu eta parte hartzeko interesa izan dezaketen beste pertsona batzuei galdetegia zabaltzeko eskatzen dizugu.

Era berean, zure laguntza gura genuke eta zuk baimentzea zure 10-17 urte bitarteko semeak edo alabak ere parte har dezan, beraientzat berariaz diseinatu dugun galdetegi bat betez. Zure semeak edo alabak galdetegia hasi baino lehen (bakarrik egiteko pentsatuta dago), aita, ama, tutore edo legezko ordezkari lez, zuk onartu egin beharko duzu. Adingabearen parte-hartzea guztiz borondatezkoa eta anonimoa da, eta edozein unetan eman dezake amaitutzat, inolako ondorio barik. Ados bazaude, berba egin zure seme-alabekin, eta parte hartzera animatzen badira, oso eskerturik egongo gara.

 

Minutu batzuk besterik ez duzu beharko. Galdetegira sartzeko: https://www.encuestafacil.com/RespWeb/Cuestionarios.aspx?EID=2647651

 

EDE Fundazioa arduratuko da informazioa batu eta aztertzeaz, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren arabera, eta datuak konfidentzialtasunez tratatuko dira, erantzunaren anonimotasuna bermatuz.