Edukiak

Guretzat erronkez betetako urtea izan da, baina batez ere, lorpenez betea. EDE FUNDAZIOA Lanbidek homologatutako zentroa gara eta langabezian edo lan-hobekuntzan dauden pertsonei zuzendutako prestakuntza eskaintzen dugu.

50 prestakuntza-ekintza baino gehiago jarri ditugu martxan eta 180.000 prestakuntza-ordu aurrera eraman dira. Gainera, 700 pertsona baino gehiagori eskaini diogu arreta ikaskuntza-prozesu desberdinetan. Prestakuntza praktikoko 18.500 ordu lantokietan eta sektore desberdinetako 100 enpresekin harremana gure ikasleek praktikak haietan egin ditzaten.

Prestakuntza presentziala eta on line bidezko prestakuntza garatu dugu, ikaskuntza birtualeko metodologien aldeko apustua eginez.

Beren konpetentzia pertsonalekin eta profesionalekin lotuta oso prestakuntza behar oinarrizkoak dituzten ikasleei ematen diegu arreta; baina era berean, 2. mailako (eskola graduatua), 3. mailako (batxilergoa) eta titulazio altuagoak dituzten pertsonei ere erantzuna ematen diegu.

Gure ikasleen % 80 langabezian dauden emakumeak dira, 35 eta 55 urte arteko adin-tartearekin.

Enplegu Inklusiboaren aldeko apustua egiten dugu, konpententzia-gabezia dituztelako aukera gutxiago dituzten pertsonen prestakuntza-beharrei erantzuna eman nahi diegu, haien oinarrizko prestakuntza sendotu nahi dugu eta maila desberdinetako profesionaltasun-ziurtagirietara, konpetentzia pertsonaletako eta profesionaletako prestakuntzara jotzeko aukera eman nahi diegu.

Gure prestakuntza-eskaintza dibertsifikatu dugu, baina sendotu ere egin dugu lehendik garatzen ari ginena. Informatika Sailean Sistema Mikroinformatikoei” eta “Web Orrien Diseinuari” buruzko prestakuntza eskaini dugu; bestalde, teknologia berrien gaitze profesionalean ere prestakuntza eman dugu oinarrizko konpetentzia digitaletan eta konpetentzia digital aurreratuetan egindako lanaren bidez, gure ikasleen profilaren eta beharren arabera.

Administrazio arloan gure prestakuntza-eskaintza sendotu dugu eta prestakuntza-eskaintza garatu dugu hauetan: “Bezeroarekin lotutako administrazio-jarduerak”, “Administrazio Kudeaketako Jarduerak” eta “Kontularitza Kudeaketa

Arlo soziosanitarioan, erreferenteak gara Zaintza eta arreta soziosanitarioaren sektorean eta profesionalen gaitze arloan, bai gizarte erakundeetan, bai etxean.

Era berean, arlo sozialaren baitan goi mailako titulazio akademikoak dituzten pertsonentzako prestakuntza espezializatuan ere erreferenteak gara. Pertsona horiek hauetan espezializazioa behar dute: “Tratu txar egoeran eta gizarte-bazterkeria egoeran dauden emakumeekin esku hartzea”, “Arrisku sozial egoeran dauden adingabekoekin eta familiekin esku-hartzea”, “Dinamizazio soziala ingurune ahuletan IKTen bidez” eta “Merkataritza Suspertzea”.

Gure lan-ildoa mantendu dugu ostalaritzan eta honako hauek garatu ditugu: “Oinarrizko prestakuntza ostalaritzan eta turismoan” eta “Ostatuen harrera”.

Egiaztatutako irakaskuntza-gaikuntza duten eta prestakuntza-ekintzak garatzen dituzten arlo akademikoan ibilbide profesional luzea duten irakasleen laguntzarekin. Ildo honetan, nabarmendu beharrekoa da baita ere “Enplegurako prestakuntza profesionaleko irakasleak” eta “Teleprestatzaileentzako prestakuntza teknikoa eta pedagogikoa” gaitzeko ikastaroak garatzea beharrezkoa dela uste izan dugula.

2020rako, gure prestakuntza-eskaintza finkatzeko lanean ari gara, baina era berean, enpresa-sektoreak eskatzen dizkigun eskarietara egokitzen diren prestakuntza-eskaintza berriak ere ari gara arakatzen. Kalitatezko prestakuntza eskaini ahal izatea.

Retos y logros 2019 en el servicio de formación para el empleo