Bideratzailea |
ALEX FILIATREAU
Ekintza da! Kutsagarria da, pasio handiz bizi du ezagutzeko prozesua, elkarrekin sortzea eta diseinatzea pertsonen bizitza hobetzeko. Ibilbide profesionala artearen arloan hasi zuen, eta hortik, zerbitzuen diseinuko aholkularitzara pasatu zen. Zeregin horretan dihardu duela hamar urte baino gehiagotik. Aditua da erabiltzaileak arakatzen, elkarrekin sortzen eta estrategian.
Zerbitzuen diseinuko proiektuen eta diseinu estrategikoen burua izan da bezero hauentzat: BBVA, Bancolombia, Cadena Ser, Konica Minolta Japan, Bergé Automoción, Be Mate, Danone, PSN, Línea Directa, Banco Santander, Decathlon, Pernod Ricard, Philips, Telefonica, Fjord/ Accenture, Museo Guggenheim, Cámara de Comercio de Aragón, Cadi Centro Aragonés de Diseño Industrial, Aquitaine Développement Innovation, udalak, ETEak, UNA (Union Nationale d’Aide à Domicile), garapen agentziak, kultura egoitzak, Eusko Jaurlaritza, Turismoko klusterrak eta abar.
Hainbat sektoretan egin du lan: automozioa, hezkuntza, elikadura, kultura, lehen sektorea eta abar. Zerbitzuen diseinuko, sormen estrategikoko eta Pertsonetan Zentratutako Berrikuntzako irakasle egoiliarra da, Madrilen, La Nave Nodrizaren Berrikuntza Digitaleko masterrean, Deustuko Unibertsitatean, Madrilgo Enpresa Institutuan. Gainera, H2In eskaintzen ditu eskolak (Madril eta Medellin).
2017an, Service Design Awards-eko munduko 4 finalistetako bat izan zen.
|
Matrikulatzeko datak |
IZENA EMATEKO EPEA: Azaroaren 8ra arte.
Ikastaroan onartua izateko, izen-emate ordena errespetatuko da, beharrezkoa da:
1.- Ikastaroaren “parte-hartze konpromiso” espezifikoa bete eta sinatu (garrantzitsua da eremu guztiak betetzea).
2.- Zure NANa eskaneatuta.
3.- Azken nominaren goiburua.
Dokumentazioa prest duzunean, e-mail bidez bidali (formacion@edefundazioa.org helbidera) edo EDE Fundaziora ekarri beharko duzu.
|