Edukiak
  1. Lantaldeak, lidergoa eta goi mailako jarduna.
    • A priori, lantalde eraginkor bat definitzen.
    • Zuzendaritza, kudeaketa, lidergoa edo laguntza?
    • Lantaldea, goi mailako jarduna edo eraginkortasun afektiboa: aintzat hartu beharreko aldagaiak.
  2. Lengoaia eta komunikazio eta harreman gaitasunak.
    • Lengoaia: oinarrizko tresna lantaldeak eraldatzeko.
    • Komunikazio eta harreman gaitasunak.
  3. Interrelaziorako oinarrizko tresnak: Gure buruak laguntzearen artea.
  4. Erabakiak hartzea eta konpromisoen sistema
    • Eta hemen nork hartzen ditu erabakiak? Aldaketa-motorra eta akatsaren legitimazioa.
    • Lantaldea eta taldean erabakiak hartzea , konpromisoen sistema gisa.


Helburuak
  • Motibatzea, inspiratzea eta animatzea lantaldeen zuzendaritzako funtzioen eta zereginen garapenean.
  • Zuzendaritza-gaitasunak eskuratzea, lantaldeko kideen artean interrelazioa handitzeko.
  • Elkarrizketa-sare eraginkorrak garatzen ikastea, konpromisoak hobetuz; hortaz, lantaldeen emaitzak hobetuz.
  • Lidergo eraginkorragoak sortuko dituen lidergo baten rolei, estiloei eta arrakasta faktoreei buruz gogoeta egitea.
  • Lantaldeen goi mailako jarduna kolokan jartzen duten hainbat aldagai aztertzea.
  • Gelditzea eta jardun, jarrera eta hobekuntza-esparru pertsonalen inguruko gogoeta egitea. Horrekin batera, bultzatu beharreko esparruen inguruko hausnarketa egitea.
  • Esplizitatzea eta praktikatzea coaching, mentoring, counselling eta sistemikatik ateratako lan tresna jakin batzuekin.
  • Lantaldeen garapena eta eraginkortasuna baldintzatzen duten lengoaiari buruzko aspektuen inguruan balorazioa egitea, hausnartzea eta eskuratzea
Bideratzailea

ALVARO ORTIZ DE ZARATE PEREZ

 

Eskarmentu handiko gizarte hezitzailea. 20 urtetik gorako ibilbidea esku-hartze zuzenean eta lantaldeen kudeaketan hirugarren sektore sozialeko erakundeetan. Lantaldeentzako laguntzarekin erabat konprometituta nago, ikuspegi humanista eta sistemika batetik abiatuta, zeinak norberaren ezagutza eta elkarrekiko eraldaketa sustatzen duen. Nire esperientziaren oinarria coaching eta mentoring-eko trebakuntza sendoa da, bai eta, hainbat baldintza tarteko, ahultasun egoeran dauden pertsonekin dudan harremana ere. Egitasmo sozial eta pertsonalekiko konpromiso handia erakusten dut, hainbat esparrutan: adikzioak, kalteen murrizketak, laguntza soziala bazterketa egoeretan edota zerbitzu publikoen koordinazioan. Hainbat erakunderekin kolaboratzen du, tartean, trebakuntzako erakundeak, unibertsitateak eta bestelako sektoreetan ere aritzen naiz, betiere lantaldeen eta erakundeen laguntzaz dudan ikuspegia ekarriz.

Lekua EDE FundazioaSimon Bolibar kalea 8b 48010 Bilbao. INDAUTXUKO metroa (Irteera Areilza Doktorea)
Iraupena 32 ordu
Datak

Irailak 30, urriak 2, 7, 9, 14, 16, 21 eta 23 (astelehen eta asteazken)

Arratsaldez, 16:00etatik 20:00etara.

Matrikulatzeko datak

Izena emateko epea: urriaren 25era arte

Ikastaroan onartua izateko, izen-emate ordena errespetatuko da, beharrezkoa da:

 

1.- Ikastaroaren “parte-hartze konpromiso” espezifikoa bete eta sinatu (garrantzitsua da eremu guztiak betetzea).

2.- Zure NANa eskaneatuta.

3.- Azken nominaren goiburua.

 

Dokumentazioa prest duzunean, e-mail bidez bidali (formacion@fundacionede.org helbidera) edo EDE Fundaziora ekarri beharko duzu.