Edukiak
KONTZIENTZIA OSOA ETA NORBERAREN ERREGULAZIOA

Modulu honetan barneratzen gara Kontzientzia Osoan eta era berean jorratzen dugu jardun baino lehen, errealitatearen aurrean geratzeko eta aztertzeko gaitasuna Behin pertzepzioprozesuak eta horien gainean eredu mentalek duten eragina ulertuta, erabakiak hartzeko bi sistemak aztertzen dira, baita erabakiak hobeto hartzerako orduan Mindfulness-a praktikatzeak nola mesede egiten digun ere.
Adimen emozionala modu praktikoan garatzeari ere heltzen zaio hurrengo hauek praktikan jarriz: kontzientzia emozionalaren lanketa, erregulazio emozionalaren praktika emozio samingarrietan eta gatazka egoeretan.

MINDFULNESS APLIKATZEN: GATAZKEN KUDEAKETA ETA ERABAKIAK HARTZEA
Erronkei modu eraginkorrean erantzuteko lan egiten dugu. Horretarako, Mindfulness eta adimen emozionaleko aplikazioak erabiltzen ditugu bai gatazketan, bai erabakihartze
konplexuetan erabiltzeko. Modu zehatzean landuko dira honako hauek: gatazkei heltzeko modu ezberdinak, kolaboratzeko edo lehiatzeko abantailak eta erabakihartze
prozesu konplexuetan eragina duten mekanismoak (sarritan inkontzienteak).

JARRERAREN BALIOA ETORKIZUNAZ IKASTEKO ETA ALDAKETA KUDEATZEKO
Modulu honek lantzen du azaleratzen ari den etorkizunerantz nola orientatzen garen. Lidergo pertsonala errazten duen ikuspuntu inspiratzailea, eta aldaketari zein
ziurgabetasunari aurre egiteko konfiantzazko inguruneak sortu nahi ditu. Mindfulness meditazioa praktikatuko dugu. Horrek pertzepzio orekatuagoa emango digu eta beste aukera batzuetara irekiko gara. Horrela, konfiantza eragiten duten klimak jorratzeko jarrerak landuko ditugu. Entzuketa kontzienteko eta elkarrizketa sortzaile ditugu.



Helburuak

Helburu nagusia norberaren kontzientzia edo Mindfulness handiagoaren bidez eraginkortasun pertsonala hobetzea da, gertatzen ari den horrekin presenteago egoteko jarrera landuz, lanak edo bizitzak dakarzkigun erronkei laguntzeko aukerak hobeto konektatuz.

Bideratzailea

TXEMI SANTAMARIA

Teologian doktorea. Psikologoa. Bikote- eta familia-psikoterapeuta Lagungo Orientazio eta Terapia familiarreko Zentroan. Irakaslea Deustuko Unibertsitatean.
Mindfulness-a tresna ona da gure buruarekiko eta inguratzen gaituzten gainerako pertsonekiko entzute- eta hurbiltasun-harremana sortzeko. Nire esperientzian ikusten dut tresna honek bertara hurbiltzen diren pertsonei zer nolako ekarpena egiten dien, estresa murriztuz eta ongizatea hobetuz”.

Lekua Kastrexana eraikina, Bilboko Udal Aterpetxearen ondoan. Basurto-Kastrexana errepidea70, 48002 BilbaoBilbobus, 28. zenbakia (aterpetxearen atari nagusian gelditzen da). Kotxea aparkatzeko aukera dago, doako parkinga.
Iraupena 15 ordu
Datak

Azaroa:

26

Abendua:

3, 10 eta 17*

ORDUTEGIA: 16:00tik 20:00etara,

* 17an ordutegia 16:00tik 19:00tara da

Matrikulatzeko datak

Izena emateko epea: azaroaren 18ra arte

 

Ikastaroan onartua izateko, izen-emate ordena errespetatuko da, beharrezkoa da:

1.- Ikastaroaren “parte-hartze konpromiso” espezifikoa bete eta sinatu (garrantzitsua da eremu guztiak betetzea).

2.- Zure NANa eskaneatuta.

3.- Azken nominaren goiburua.

 

Dokumentazioa prest duzunean, e-mail bidez bidali (formacion@edefundazioa.org helbidera) edo EDE Fundaziora ekarri beharko duzu