AlbisteakEDE Fundazioa se suma a la campaña Euskaraldia 2020
Euskaraldia euskara ulertzen duten hiztunen arteko ahozko hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa sozial masiboa da, gizartearen gune guztietara zabaldua eta denborari dagokionez mugatua. Euskaraldiaren  helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da.

2020an, azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo dugu ariketa eta aurten, norbanako bezala (ahobizi edo belarriprest izanez), parte hartzeko aukeraz gain, taldean parte hartzeko aukera ere izango dugu arigune–en bidez. EDE Fundazioan 10 kanpo arigune eta 5 barne arigune identifikatu ditugu.

 

GEHIAGO, GEHIAGOREKIN, GEHIAGOTAN