Albisteak
Etengabeko prestakuntzarako fundazioak -Fundae- argitaratzen duen urteroko txostenaren arabera, lau enpresa/erakundetatik batek bakarrik erabiltzen ditugu eskuragarri dauden prestakuntzarako baliabideak. Gure kasuan, ia lau erakundeok (EDE Fundazioa, Suspergintza Elkartea, Suspertu SL eta Fundación Luz Casanova) agortzen dugu eskuragarri dugun kreditua, eta gainera, Hobetuz-ek (orain Lanbide) eskainitako finantzazioa ere eskuratzen dugu. Hala, etengabeko hobekuntzaren aldeko apustua egiten dugun erakunde gisa kokatzen gaitu horrek.

 

Aipagarria da prestakuntza-jarduera mantendu izana, EDE Fundazioko profesionalen etengabeko hobekuntzaren eta garapen profesionalaren baitan. Prestakuntzan 4.891 ordu inbertitu dira, 567 matrikulatan banatuta. 2020an bizi izan dugun egoera kontuan hartuta, garapen profesionaleko beharrei erantzuteko eta horietara egokitzeko egindako esfortzu kolektiboa aitor dezakegu. Haietako asko pandemiaren ondorioekin lotutakoak izan dira: telelanera egokitzea, Covid protokoloak.

Aipagarria da genero arloarekin lotutako prestakuntzetan egindako esfortzua ere: 30 prestakuntza-ekintza, 129 matrikula eta ia 1000 prestakuntza-ordu izan dira arlo horretan.

Erakundeek babestu dituzten apustuak jasotzen dituzte honako datu hauek: sexuaren arabera bereizita daude (% 80 emakumeak), hizkuntza-normalizazioan egindako inbertsioa nabarmentzen da; hirukoiztu egin da euskarazko prestakuntza, eta sakontzeko prestakuntzak arrakasta izan du.

Hori ere pandemiaren ondorioz, nabarmen murriztu da banakako prestakuntza eta ugaritu egin da -nabarmen hori ere- jardunaldietako parte-hartzea (online, webinar bidez…). 

Prestakuntza-jarduerak, 2020an, EDE Fundazioaren apustu garbia erakusten du gure talde profesionalaren prestakuntza eta gaikuntza etengabe hobetzearen alde.