AlbisteakDispositivo foral temporal en Orio
Alarma-egoera deklaratu ondoren, EDE-Suspergintzak gizarte-bazterkeria egoeran zeuden pertsonei arreta emateko beste erakunde sozial batzuekin batera lankidetzan jarduteko Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskaera onartu zuen. Zehazki, hamar egunetan, EDE-Suspergintzak aldi baterako bi dispositibo berri aktibatu zituen, bat Donostian eta bestea Orion, guztira 46 laguni arreta emateko.

 

Egoera amaituta, konfinamendu bete-betean erabiltzaileek, pixkanaka, egoitza-zerbitzu iraunkorretara sartu ahal izateko aukera izan zezaten Gipuzkoako Foru Aldundiak irekitako zerbitzuetako bati gutxienez jarraipena ematea erabaki du. Era berean, foru-sareak ekipamendua jarri nahi izan du beste zentro batzuetako erabiltzaile izanik Covid-19a izateagatik isolatuta egon beharko luketen pertsonei arreta eman ahal izateko. Bi helburuak betetzeko, EDE-Suspergintza izan da aldi baterako dispositibo berri horren esleipenduna. 2020ko uztailetik abendura bitartean kudeatuko du.