
Erakundeak prest al daude gizartean duten inpaktua neurtzeko?
Gure erakundean, ohikoa da planekin, estrategiekin, kudeaketako sistema estandarizatuekin, aginte-koadroekin, emaitza-adierazleekin eta asebetetze-adierazleekin lan egitea. Orain arte, inpaktua suposatzen zen, baina erakundeetako ohiko neurketako eta kudeaketako dinamiketatik urrun samar geratzen zen zerbait zen.
Aspalditik, ohiko bihurtu da erakundeetako lanaren “inpaktua kudeatzeak eta neurtzeak” duen garrantziaz hitz egitea, baina oraindik ere ez dugu kontzeptualki ondo mugatuta zer den “inpaktua. Agian, galdera hau egin beharko genioke geure buruari: zergatik deitzen diogu inpaktua benetan aldaketa denari?
Gaiari buruz ezagutza eta esperientzia handia duten bi gonbidaturekin hitz egingo dugu:
- Bárbara Calderón. Ezagutza Sortzeko Arloko koordinatzailea. Eragin Sozialeko Katedra, Comillaseko Unibertsitate Pontifikala. Madril
- Charles Castro. ECODESeko Eragin Soziala Ebaluatu eta Neurtzeko zuzendaria. Zaragoza
10:00
Martxoak 21, osteguna
