EDE Fundazioa-tik online ikastaro hau eskeini nahi dizugu:
EDE Fundaziotik FIT Learning-ekin eta BARRILEROabokatu-langelarekin batera prestatu dugun ekimen berritzailea aurkezten dizugu. Erakundeetan emakumeen eta gizonen Berdintasunari buruzko on lineko ikastaroa da. Bertan, gai honetako oinarrizko kontzeptuzko eta arauzko esparrua aurkeztuko da.
Ikastaroa hauei zuzenduta dago:
- Emakumeen eta gizonen berdintasunean sakondu nahi duen pertsona oro, eta
- Berdintasun-planaren garapenean edo egingo den beste edozein ekintzatan aurrera egin nahi duten erakunde orotako pertsonak.
Prestakuntza-programaren helburuak:
- Emakumeen eta gizonen berdintasun orokorrean eta berdintasunean oinarritutako erakundeen eta planen esparruan sentsibilizatzea.
- Oinarrizko kontzeptuzko esparruaren berri izatea.
- Emakumeen eta gizonen berdintasun arloan egungo arau-eskakizun nagusiak ezagutzea.

Prestakuntza-programaren datak
- Azaroaren 9tik, astelehenetik, 20ra, ostiralera.
Lehen bi asteetan, parte-hartzaileek 21 bideo ikusiko dituzte eta gai bakoitzeko material osagarriak irakurriko dituzte. - Azaroak 24, asteartea, 15:30etik 16:30etara.
Webinarra, kontzeptu nagusiak eta aurkeztutako araudiak errepasatuz. Ikastaroa baino 2 aste lehenagotik sortutako zalantzei ere erantzuna emango zaie. - Azaroak 26, osteguna.
Ikaskuntza mailari buruzko test motako banakako proba.
Prezioa
Pertsona bakoitzeko ikastaro osoko prezioa honako hau izango da: 50€ (BEZa kampo).
Matrikula egiteko, nahitaezkoa da banku-transferentzia bat egitea ondoko kontu-zenbakira, gaian zure NANa adieraziz: ES65 2095 0551 60 9104008793
Orduko iraupena duen ikastaroan parte hartzeko ziurtagiria entregatuko da
Izen-ematea edo informazio gehiago
- consultoriagenero@edefundazioa.org
- 944 009 999 (Grace Requej-ri buruz galdetu)
- Izena emateko epea: Azaroaren 5era arte
Izena eman hemen:
Ikastaroaren edukia
- 3 eta 5 minutu arteko 21 bideoko (euskaraz eta gaztelaniaz) bilduma, gai hauekin:
-
- Sexua edo generoa?
- Generoaren sozializazioa
- Emakumeen eta gizonen egoerari buruzko hainbat zifra
- Berdintasunaren aldeko borrokaren ibilbidea
- Araudi mailako esparrua: nazioarteko eta Europako ibilbidea
- Estatuko eta autonomiako araudi mailako esparrua
- Emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarrirako legea (I)
- Emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarrirako legea (II)
- EAEko emakumeen eta gizonen berdintasunerako legea
- Emakumeen eta gizonen berdintasunerako politikak
- Ekintza positiboa
- Genero-ikuspegia
- Zuzeneko eta zeharkako sexu-arrazoiengatiko bereizketa.
- Berdintasun-planak
- Soldata-arrakala
- Emakumeen ahalduntzea
- Erantzunkidetasunezko adiskidetzea
- Hizkuntzaren erabilera sexista
- Sexismoa irudietan
- Emakumeen kontrako indarkeria
- Sexu jazarpena eta jazarpen sexista
- Bideoetan garatutako gai bakoitzerako material osagarriak..
- 1 orduko webinar bat. Bertan, bideoetan lantzen diren gaiak berrikusiko dira eta aholkularitza-enpresa aditu batek erantzuna emango die bideoak ikustean eta material osagarriak irakurtzean sortu diren zalantzei.
Bideo eta material osagarrien bildumara edozein gailutatik sar daiteke: ordenagailua, mugikorra, tableta eta abar Era berean, euskaraz eta gaztelaniaz ere ikus daitezke.
Landutako gaian parte-hartzaileen ikaskuntza ebaluatuko duen azken proba egingo da.