Sari hau Gizarte Berrikuntza eta Agenda 2030 Zuzendaritzak bultzatu du. Lehendakaritzako Komunikazio eta Gizarte Berrikuntzako Idazkaritza Nagusiarena, GJHak lehiakortasun iraunkorreko elementu gisa kudeaketan integratzearen eta erakundeen konpromiso eraginkorra lortzearen garrantzia sustatzeko eta zabaltzeko.
Bi helburu dituzte aintzatespen horiek:
- Erakunde aurreratuenak identifikatzea, GJHei lotutako kudeaketa-jardunbide egokiak pizgarri eta erreferentzia izan daitezen beste batzuentzat.
- Erakunde horiek egindako ahalegina eta lortu duten GJHen aurrerapen- eta ekarpen-maila publikoki aitortzea.
Aintzatespen horiek lortzeak aurrerapen maila eta emaitza jakin batzuk lortu izanaren froga ematen dio erakunde bati. Horretarako, EUSKALIT Fundazioak ebaluaziorako online plataforma bat garatu du, eta erakunde eta enpresei kanpo-kontrasterako zerbitzua ematen die, GJHak kudeaketan txertatzeko Markoa erreferente hartuta.
Kanpo-kontrastea erakundeko zuzendaritza-taldearen eta EUSKALITeko GJH Ebaluazio Klubeko pertsonen arteko bilera bat da. Pertsona horiek kudeaketa aurreratuan eta jasangarritasunean adituak dira, eta erakundeari bere egoera ezagutzen eta arlo horretako erronka nagusiak identifikatzen lagunduko dion kanpo-ikuspegi bat ematea dute helburu.
EDEn kasuan, tarteko Bidean aintzatespena jaso dugu.
Enpresen eta erakundeen kudeaketan GJHak sartzeko Markoa
2030 Agendarekiko eta Garapen Jasangarriko Helburuekiko (GJH) konpromisoaren bidez garapen jasangarriaren alde egin nahi duen edozein erakunde motari buruz hausnartzeko, diagnostikoa egiteko eta hobetzeko tresna gisa eskaintzen da marko hori. Erakunde bakoitzak bere egoera, interes eta beharretara egokitu dezakeen lan-tresna da.
Helburua da erakunde baten kudeaketa-sistemak GJHekin duen lerrokatze-maila aztertu ahal izateko metodo bat eskaintzea, garapen jasangarriaren ikuspegitik. Premisa honetatik abiatzen da: Agenda 2030en aldeko apustua ez da erakundearen jarduerarekin zerikusia duten ekintza puntualak eta zeharkakoak egitea, baizik eta hausnarketa egituratua behar da kudeaketaren eremu guztietatik.

