Albisteak

EDE Fundazioan Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 1ean ospatu genuen. Ekitaldiari hasiera eguardiko 12:00etan eman genion eta Streaming bidez egoitza desberdinetako hainbat pertsonak bat egin genuen euskararekin. Besteak beste,  Kastrexanako, Zaintzeako, Gipuzkoako  eta Errekaldeko lankideak bat egin genuen.

EDE Fundazioan euskarari dagokionean ibilbidea luzea da eta 2023an aurrera eramandako ekintzak ere garrantzitsuak dira baina egun honetan bi lan aurkeztu genituen:

  • 2024ko egutegia, Izadi Batzordearekin elkarlanean burututakoa
  • EUS ikurra eta ordenagailuetan jartzeko pegatinen aurkezpena

Giroa izugarria izan zen eta guztiok euskararen erabilera entitatean areagotzeko gogoa argi eta garbi adierazi genuen.

 

Egin Dezagun Euskaraz!