Albisteak
Gaur, indarkeriari aurre egiten dioten emakumeekin lan egiten duten EDE Fundazioko lankideek eta berdintasunaren eta indarkeria matxistaren inguruko aholkularitzan lan egiten duten lankideek hausnarketa partekatu dute erakundeak antolatutako barne-topaketa batean.
Sinergiak bideratzen jarraitzeko eta indarkeria matxistaren arloko interes, zalantza eta erronkei buruz gogoeta egiteko lekua izan da BerdinLab. Bilboko Alde Zaharrean kokatutako La Bolsa eraikinean egin da topaketa, eta Bizkaiko eta Gipuzkoako EDE Fundazioko 40 profesional inguru elkartu dira. Sorkuntzarako, talde-eraikuntzarako eta gogoetarako gunea izan da, ekintzarako begirada berriak ekarriko dituen espazioa.