Albisteak

Erretiroa hartu duenez, Jose Puyok, 1992tik EDEko zuzendariak, Jaime Garcíari eman dio lekukoa, eta hark hartu du erakundearen zuzendaritza kargua 2025eko urtarrilaren 1etik.

Jaimeren hitzetan, “Urte berri hau energia guztiarekin hasiko dugu, EDErentzat oso urte garrantzitsua izango delako. Bilboko egoitza berrituaren inaugurazioaren urtea da, esku-hartze komunitarioko proiektu integral eta berritzaile bihurtu duguna, inklusioa eta gizarte-kohesioa hobetzeko erabiliko duguna.

Nire gain hartu dudan zuzendaritza-aldaketaz gain, gure patronatu-batzordea berritu dugu neurri handi batean, eta pertsona talde bikaina dugu batzordean. Eta erakundeko arlo askoren antolamenduak ere eguneratu ditugu, gure inguruan gertatzen ari diren aldaketetara hobeto egokitzeko, inpakturako gure estrategia garatzeko eta Gipuzkoan egiten ari garen lana sendotzeko.”

Jaime García zuzendari berriak 2003an ekin zion bere ibilbide profesionalari EDEn, aholkulari gisa. Urteetan zehar, hainbat eginkizun bete ditu, eta nabarmentzekoa da Gizarte Aholkularitzaren arloko koordinatzaile gisa eta, 2015etik, EDE Ezagutzaren koordinatzaile kolegiatu gisa egindako lana. Eskarmentu handia duenez, profesional egokia da erakundearen etapa berri hau gidatzeko.

EDEn zuzendaritza aldatzeak belaunaldien arteko erreleboa dakar, erakundearen misioari jarraipena emango diona, gizarte-inpaktuarekin eta garapen komunitarioarekin duen konpromisoa indartuz.