Azaroaren 17an, asteartean, Kontzilia 2026 Aintzatespenak emateko jardunaldian parte hartzeko aukera izan genuen. Topaketa Eusko Jaurlaritzak eta EUSKALITek bultzatu zuten, eta bertan, bizitza pertsonala, familia eta lana uztartzeko konpromisoa duten erakundeak bildu ziren.
Arratsaldean, erakundeen egungo erronka batzuen inguruko esperientziak, hausnarketak eta ikaskuntzak entzun ahal izan genituen, bai eta Adimen Artifizialari eta Kontziliazioari buruzko hitzaldi bat ere, Raúl Alelú-Pazen eskutik. Kontziliazio erantzukidea kudeatzeko jardunbide egoki batzuk aurkeztu ziren, eta kontziliazio eta lehiakortasun iraunkorraren arteko harremanean oinarritutako elkarrizketa-mahai baterako tartea egon zen.
Amaieran, Suspergintza eta Suspertu erakundeen ordezkari gisa, Kontzilia Urdina Aintzatespenak jaso genituen. Bereizgarri horrek agerian uzten du bi erakundeek konpromisoa dutela kontziliazio erantzukide, iraunkor eta pertsonen beharretara egokitutako bat bultzatzeko, horretara bideratutako politika eta neurrien bidez.
Aintzatespen hori pizgarria da aspaldidanik egiten ari garen bidean aurrera egiten jarraitzeko. Kontziliazio erantzukidea erakundeak eta lan-harremanak ulertzeko dugun moduaren parte da, pertsonen ongizatea erdigunean jarriz eta erantzukizun pertsonalak, familiarrak eta profesionalak bateragarri egitea ahalbidetuko duten formulak bilatuz. Zentzu horretan, Red Kontzilia bezalako ekimenetan parte hartzeak eta beste erakunde batzuekin esperientziak trukatzeak ikasten jarraitzen eta ibilbide honetan ikuspegi berriak txertatzen laguntzen digute.

