Gure entitatean Egin Dezagun Euskaraz leloa indar handiko mezua da. Euskara gure hizkuntza izateaz gain, integraziorako ezinbesteko elementua ere badela ulertzen dugu. Helburuetan ere horrela azpimarratzen dugu eta gure Euskara- plana inklusiboa da.
Entitate erreferentea gara eskubide sozialen sustapenean. Izan ere, pertsona guztien eskubideak modu berean errespetatuko dituen gizarte kohesionatu, inklusibo eta parte-hartzailea lortzea da gure helburua, pertsona kalteberenei arreta berezia eskainiz.
Pertsonen bizi kalitatea hobetu, balioak sustatu eta gaitasun indibidualak eta kolektiboak garatzen dituzten zerbitzuak eta proiektuak diseinatzen eta kudeatzen ditugu. Pertsona guztiak, batez ere kalteberatasun-egoeran daudenak, erabat gizarteratzeko lan egiten dugu.
Eta lan honetan euskara ere ezinbesteko protagonista da. Hori dela eta, LEHEN HITZA EUSKARAZ egiteko baliabideak eskaintzen dizkiegu lankideei. 2025 urtean Suspertu SLko langileei Euskara A1 maila online egiteko aukera eskaini genien. Akordio pertsonalizatuen bidez sei langilek euskara eskolak jaso zituzten.
Aurrerantzean ere, euskararen erabilera sustatzeko bitartekoak eskaintzen jarraituko dugu.

