2025eko kontu ekonomikoak ikuskatu eta ziurtatu ondoren, 2025eko Memoria aurkezten dizuegu, hemen irakur dezakezue.
2025 hazkunde kuantitatiboko urtea izan da. Emaitzak hobetu ditugu eta, batez ere, gizarte-aldaketara bideratutako inpaktua areagotu dugu, pertsonak xede izanik.
Erakunde-memoria hau gardentasunezko eta kontu-emateko ariketa bat da. Irakurtzera animatzen zaituztegu. Ekintzarik esanguratsuenak berrikusten ditu, bai eta lan-ildo desberdinetan erabilitako baliabideak ere. Ekintza horietako asko beste eragile batzuekin lankidetzan egin ditugu.
2025. urteko erakunde-memorian iaz egin dugun lanik esanguratsuena islatzen saiatu gara, gizarte-politiken, antolakuntza- eta komunitate-garapenaren, bazterketa- eta kalteberatasun-egoeran dauden pertsonekiko esku-hartzearen, enplegagarritasuna hobetzearen eta enplegu inklusiboa zuzenean sustatzearen esparruan.


