2022an, 32/202 Errege Dekretuak ezabatu egin zuen aldi baterako obra-kontratazio modua, eta kontratazio mugagabe arrunta eta kontratazio aldizkako-finkoa definitu zituen, kontratazio nagusi gisa.

Paradigma-aldaketa horrek Suspergintza eta Suspertu enpresei eragin die batez ere, kontratazio mugagabea aldi baterako edo sasoiko programetan (udalekuak, aisialdiko ikastaroak, tailerrak, aterpetxeetako programak, Suspertu zerbitzuaren aldizkako zerbitzuak) kontratazioak egiteko erabiltzera behartu gaituelako.

2022aren amaieran, erakundeetako kontratazioaren egoera honako hau zen:

  • EDEn plantillaren egonkortasuna oso handia da, kontratazio mugagabearen % 76 baita.
  • Suspergintzan, kontratuen % 54 mugagabeak dira, % 12 aldizkako-finkoak eta % 34 aldi baterakoak.
  • Suspertun, laneratzeko enpresa izanik, hiru erakundeen artean aldi baterako kontratuen ehunekorik altuena dago; alta emanda dauden 96 langileetatik 33 finkoak dira, 17 aldi baterakoak eta 47 laneratze-kontratuak, hau da, plantillaren % 35 mugagabea da eta % 65 aldi baterakoa.