Jon Joseba Mancisidor
Jon Joseba Mancisidor
Nazioarteko panoraman aldaketa sakona bizitzen ari gara, argi eta garbi okerrerako joerarekin,… Ukrainako gerra amaigabea, Gazako genozidio luzea, Ekialde Ertaineko gerraren hedapena, Trump Estatu Batuetako presidente berria,…. Badirudi munduko ordena berri bat eratzen ari dela petrolioaren, energiaren, lur arraroen eta mundu digitalaren kontrolaren inguruko interes ekonomikoengatik. Dena oso urrun dagoela dirudi, baina laster eragingo digu.Jarraitu beharko dugu arretaz.

EDEn, urtearen amaierarekin batera, José Puyo agurtu genuen, zuzendaritzan modu arduratsu eta konprometituan 33 urte eman ondoren, eta ongietorria eman genion antolakuntzan ibilbide luzea duen Jaime Garcíari. Datozen urteetan onena opa nahi diogu berari.

Aldaketak egon dira Patronatuan, Ostargik handituta eta berrituta, independentzia, begiraden aniztasuna, eta kide bakoitzaren jarduera profesionalean bikaintasuna bermatuz. Aldaketak ere izan dira EDEren ondarean, Simon Bolivarreko gure etxea zaharberritzeko lanak amaitu dira, eta 2024an, Donostian gure egoitza inauguratu genuen.

EDEren jarduera errekor historikoa izan duen urtea da. Izan ere, programak ondo bete dira, berrikuntzarako egin dugun ahaleginaren ondorioz programa berriak sortu dira, eta  ondorioz, artatzen ditugun kolektiboentzako zerbitzuetan egiaztatu da, Gipuzkoan gure presentzia sendotu egin da eta Araban ere hedatzen hasi gara.

Bide batez, eskerrak eman nahi dizkiot Ostargiri Patronatu berria eratzeko egin duen lanagatik eta nigan izan duen konfiantzagatik, bai eta aurreko urteetan egindako ekarpen ordainezinagatik Patronatua utzi dutenei eta izendapena eskuzabaltasunez eta konpromisoz onartu dutenei ere, eta, nola ez, bereziki EDEen lan egiten duzuenoi, zuek gabe jarraian kontatuko dugun guztia, besterik gabe, ez baitzen gertatuko.

Jon Mancisidor
Presidentea