Compliance
Araudia Betetzeko Sistema edo Compliance erakundeek onartutako prozeduren eta jardunbide egokien multzo bat da. Horrela, erakundeek izan ditzaketen arrisku operatiboak eta legezkoak identifikatu eta sailkatu ahalko dituzte, eta horien aurrean aurrean kudeatzeko, kontrolatzeko eta erreakzionatzeko barne-mekanismoak ezarri ahalko dituzte. Gizarte-erakundeek ere Compliance Sistema bat izan behar dute, arriskuak gutxitzeko.

EDE Fundazioan, zintzotasun-, errespetu-, osotasun-, gardentasun- eta segurtasun-printzipioetan oinarrituta, enpresa-etikaren kultura hori lortu nahi dugu, eta konpromisoa hartzen dugu, bai erakundea osatzen duten langile guztien aldetik, bai erakundeko zuzendarien aldetik, helburu hori lortzeko behar diren metodo eta sistema guztiak eskaintzeko.

Hori dela eta,  2022. urtean garatuko den Araudia Betetzeko Sistema ezartu dugu. Langile guztiei dokumentazio guztiaren eta egin beharreko urratsen berri eman zaie, prozesu honek behar bezala funtzionatzeko tresna guztiak ezagutu eta izan ditzaten.