jakizu_ahorro_energetico
Garai nahasiak bizi ditugu, gure bizitzako etapa arraro bat. Mundu mailako pandemia, gerra nuklearra, kaos klimatikoa, % 10eko KPIa… hitz ezagunak ziren guretzat, baina hutsalak iruditzen zitzaizkigun, urrun baikenituen. Orain, ordea, hitz horiek forma hartu dute bat-batean, eta egokitzeko eta erreakzionatzeko dugun gaitasuna frogatzera behartzen gaituzte, gizakiaren horrenbesteko baldartasunaren aurrean gainezka egin duen ingurune natural honetan.

EDE Fundazioa eragile sozial aktiboa da, testuinguru horretan zuzeneko eragina duena eta haren ondorioak jasaten dituena. Hortaz, energiaren kontsumoarekin lotutako gure jarduketak berrikusteko beharra sentitu dugu. Hala, Energia Aurrezteko Plan bat prestatu dugu, bi helbururekin: energiaren gastuaren hazkundearen aurrean dugun erantzukizun instituzionala praktikan jartzea eta planetaren jasangarritasunaren aldeko gure konpromisoa indartzea. Hona hemen Energia Aurrezteko Planak jasotzen dituen neurri nagusiak:

 

Administrazioekin eta hornitzaileekin lotuta:

  • Administrazio publikoei energiaren kostuen hazkundearen datuak bidaltzen ari gara, jakitun izan daitezen eta, ahal den neurrian, prezioak egonkorrak ziren aurretiazko agertokietan ezarritako akordioak berrikus ditzaten.
  • Gure hornitzaileekin ditugun kontratuak berrikusi ditugu (elektrizitatea, gasa…), eta deskontuak, doiketak eta prezioen igoeraren eragina gutxitzen lagunduko duten alternatibak negoziatzen ari gara.

 

Gure instalazioen barneko neurriak, kontsumoa murrizteko:

Simon Bolivarreko egoitza nagusian martxan jarriko ditugun neurri batzuk dira honako hauek, jarduketa orokorren adibide gisa:

  • Berogailuaren galdarak azaroaren erdialdera arte martxan ez jartzea.
  • Galdara programatzea, egoitza modu ofizialean irekita dagoenean bakarrik funtziona dezan eta, hortaz, jaiegunetan eta zubietan berogailua martxan jar ez dadin.
  • Termostato guztiak, gehienez ere, 20º C-ko tenperaturan jartzea.
  • Egunean zehar piztuta egongo den ordutegia doitzea.

Erabiltzen ditugun gainerako azpiegituretan, logikoki, neurri hauek doitu egingo ditugu instalazio bakoitzaren erabileren eta ezaugarrien arabera, eta bertako arduradunen arabera.

 

Banakako konpromisoa eta gomendioak:

EDE Fundazioa osatzen dugun pertsona guztien inplikazioa eskatzen du doitzeko eta ardura hartzeko prozesu honek. Etxean egiten ari garen moduan, lan arloan ere gure errutinak hobetu eta oharkabeko ohitura txarrak zuzendu behar ditugu, energia aurrezteko eta ingurumenaren jasangarritasuna bultzatzeko.

Mundu mailako krisi ekonomiko eta ingurumen arloko krisi honen aurrean, ezin dugu ezikusiarena egin. Egoerak eskatzen duen moduan jardun behar dugu. Eta zuri ere badagokizu zerbait egitea. Eskerrik asko zure inplikazioagatik!