Zein da euskararen erabilera egiten ditugun proiektuetan? Ez da lan erraza euskararen erabilera proiektuetan neurtu eta aztertzea baina azken urtean Euskara Batzordea eta Eragina, Estrategia eta Kontroleko lankideok buru-belarri aritu gara lan horretan.
Euskararen erabilera neurtu dugu egiten ditugun proiektuetan eta eskaintzen ditugun zerbitzuetan. Zehatz mehatz, hiru izan dira neurtu diren aspektuak eta hauek dira 2023an lortutako emaitzak:
- Proiektuetan bezeroekin izandako harremana euskaraz %31,4ean izan da
- Euskararen barne erabilera proiektuak kudeatzerakoan %30ekoa
- Proiektu horri lotutako produktuaren sortze hizkuntza euskaraz % 20,7ko kasuetan izan da
Datu hauek urtero neurtuko ditugu eta aurrerantzean eboluzioa ere aztertu ahal izango da. Bitarteko eta tresna desberdinak erabiliz, euskararen presentzia eta erabilera entitatean sustatzen jarraituko dugu.
Egin Dezagun Euskaraz!!!