irizpideak_jakizu
Azken urteotan, EDE Fundaziotik hizkuntza-irizpideak landu, aztertu, ezagutarazi eta argitaratu ditugu. Honela, 2023 urtean bereziki, hizkuntza-irizpideak modu erakargarrian azaltzea eta bete ahal izateko tresnak erraztea ere  gure helburua izan da.

Beraz, hizkuntza-irizpideak langileen artean sozializatzeko bideo bat eta lau infografia prestatu eta zabaldu ditugu. Honekin hizkuntza-politikako ondorengo elementuak landu ditugularik:

  • Erakundearen irudia
  • Bezero eta herritarrekiko harremanak
  • Barne-komunikazioa eta ahozko komunikazioa
  • Pertsonen garapena eta kudeaketa
  • Kanpo-harremanak

Hizkuntza-irizpideak bete eta euskara gure eguneroko lanean erabiltzea ezinbestekoa da. Zerbitzua euskaraz emateko eta lana euskaraz egiteko gai izan behar dugu eta.