Formato web (14)
EDE Fundazioaren arabera, kontziliazioa da gure beharrak konpondu eta erantzukizunak modu orekatuan gure gain hartu ahal izateko denbora eta aukera izatea. Argi izan behar dugu gure bizitza eta gure garapen pertsonala esparru ugaritan dugun partaidetzaren emaitza dela: arlo pribatua eta pertsonala, soziala eta politikoa, eta ekonomikoa-lanekoa. Familiako eta laneko bizitzaren kontziliazioak erakundeetan gizon eta emakumeen arteko berdintasuna lortzeko tresna ere izan behar du, desberdintasuneko egoera horien aurrean konpentsazioa lortu ahal izateko.

Erakunde gisa, aurrera egin behar dugu zainketa funtzio kolektibo gisa (komunitatearena) ikus dadin eta, horrenbestez, zainketaren arloko erantzunkidetasuna pertsona guztien arteko elkartasuneko eta elkarrekiko babeseko estrategiatzat jotzen dugu.

Joan den urtean, EDE Fundazioan kontziliazioaren kudeaketa berrikusteko eta hobetzeko asmoz batzorde bat eratu genuen antolakuntzako koordinatzaileekin eta arduradunekin. Batez ere esku-hartzearen izaerari lotuta dauden eta kudeatzeko zailtasunak dituzten taldeetarako sortu genuen.

Izaera operatiboa duen batzorde horretan, kontziliaziorako funtsezko erreferentziatzat hartu genuen kontziliazioarekin lotutako gure ideia (erantzunkidea) eta norberaren, familiako eta laneko bizitza kontziliatzea errazteko asmoz erakundeak definitzen duen esparru-dokumentua.

Batzordean berrikusi eta landu genuen Kontziliazio Erantzunkideko Planaren Esparru-dokumentuak ezartzen ditu lan egiten dugun pertsonen premia ugariak eta proiektuaren garapenaren arteko kontziliazioa lortzeko ardurak banatzeko garaian oreka handiagoa lortzea xede duten EDE Fundazioaren apustuak.  Bistakoa denez, apustu horren berrikusketa egiteko, indarrean dagoen legegintza arloko esparrua gehitu dugu.