2023ko urtarriletik aurrera, Suspertu SLko lan-erreferentziak aldatu egin dira, enpresa-batzordeak eta erakundeak sinatutako akordio batean oinarritzen ziren erreferentzietatik hitzarmen kolektiboek jarduera funtzionalaren arabera araututakora igaro baitira.
Horregatik aplikatuko dira, oso-osorik, Bizkaiko Ostalaritzaren, Estatuko Aparcamientos y Garages-en, Gipuzkoako Ostatuen, Bizkaiko Garbiketaren eta Gipuzkoako Garbiketaren hitzarmenak.
2015az geroztik, Suspertu SL proiektua laneratzeko enpresa gisa ekonomikoki bideragarria izango zela bermatzeko, bereziki arautu ziren lan-harremanak, enpresa-batzordearekin urtero egindako negoziazioaren bidez. Enpresa-batzordeak ulertu zuen Suspertu SL erakundearen egoera eta proiektu horretarako egokiak ziren lan-erreferentziak entitatearekin hitzartu zituen.
Hemendik aurrera, ordea, proiektuak merkatuan lehiatzeko heldutasun eta kaudimen nahikoa lortu duela uste da, eta, horregatik, Suspertu SLk jarduera bakoitzak araututako lan-erreferentziak hartuko ditu.