
Nontzeberri Zikloa (Martxoa)
Emakumearen askatasuna euskal literaturan
Oraingo honetan Skolastika plataformatik (Berdintasunaren aldeko proiektuaren saria. Zirgari Saria 2022) Josune Muñoz aditua etorriko zaigu Emakumearen askatasuna euskal literaturan gaiaz mintzatzera (bazterketa, pobrezia, aurre juzkuak, begirada feminista,…)
hainbat autore aipatuko ditu berak ondu duen ikus-entzunezko entretenigarri eta interesgarri baten bidez.
Josune Muñoz (Bilbo, 1967) euskal filologoa da eta emakumeek sortutako literatura eta komikiari buruzko ikerketa eta irakaskuntzan dihardu. 2003tik Skolastika proiektua zuzentzen du. Emakumeen literaturaren gaineko aldizkarietan kolaboratzailea ere bada.
Ekimena, martxoaren 17ean izango da, 13:00etan hasita, Simon Bolivar eraikuntzan.
Erreserbatu eguna!