
Nontzeberri Zikloa
Film emanaldia genero ikuspegitik
Zinema Ikusiezina zinemaldiaren antolatzaileak diren KCD-ONGD gobernuz kanpoko entitatearekin elkartu gara oraingo honetan Nontzeberri Zikloa ekimenaren barruan beste hitzordu bat programatzeko.
Oraingo honetan bi film labur ikusteko aukera izango dugu, biak ala biak, emakumeak protagonista dituztenak: Barraskiloentzat Iganderik Ez (Ainhoa Urgoitia Santamaria, Enrique Rey Monzón) eta Quebrantos (Maria Elorza, Koldo Almandoz), biak euskaraz eta gaztelaniazko azpitituluekin.
Ekimena, abenduaren 15ean izango da, 13:00etan hasita. Simón Bolívar.
Ekitaldian bi film horiek pantailaratuko ditugu, eta KCD-ONGDtik etorriko zaigun Gorka Lopez Arantzamendi bertako adituarekin forum txikia izango dugu ondoren.
Hitzorduaren iraupena ordu betekoa izango da.