GIZARTE-HEZITZAILEA (Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei eta haien seme-alabei laguntzea)

Lanpostuaren eginkizunak:

 

  • Emakumeei, adingabeei eta ardurapeko pertsonei zuzeneko arreta ematea harreran eta beren ibilbide pertsonalaren eta/edo familiarraren aldizkako jarraipenean.
  • Erabiltzaile bakoitzaren Banakako Arreta Plana egitea psikologoarekin batera.
  • Erabiltzaileekin adostutako ibilbide pertsonalizatuetan laguntzea.
  • Erabiltzaileak babestea eta laguntzea prozesuan zehar hartu beharreko erabakietan.
  • Adingabeei laguntza fisikoa eta emozionala ematea erakunde publiko edo pribatuetan, beharrezko kudeaketak egin ditzaten.
  • Laguntza-sarea eta familia zabala sortzen edo mantentzen laguntzea.
  • Hezkuntza-jarraibideak ezartzea eta horietan orientatzea, amatasunerako beharrezkoak diren trebetasunak eskuratu eta/edo hobetzeko.
  • Emakumeek eta haien adingabeek gizarte-sustapeneko eta aisialdiko eta denbora libreko jardueretan parte har dezaten erraztea, zerbitzu eta baliabide soziokomunitarioen erabilera egokiari buruz orientatuz.
  • Balorazio-, jarraipen- eta ebaluazio-txostenak egitea.
  • Erabiltzailearekin eta/edo familiarekin esku hartzen duten zerbitzutik kanpoko profesional guztiekin sarean lan egitea.
  • Gizarte Zerbitzuetako eta ikastetxeetako profesionalekin lankidetzan aritzea eta koordinatzea.
  • Lanbide-kategoriaren berezko beste funtzio batzuk, koordinazioak zehaztutakoak
Prestakuntza
  • Gizarte-hezkuntzako diplomatura edo gradua
  • Berdintasunari eta indarkeria matxistari buruzko prestakuntza ikuspegi feministarekin (gutxienez 150 ordu)
  • Esperientzia:

– indarkeria matxistari aurre egiten dioten pertsonei arreta ematea

– kulturartekotasuna eta ikuspegi intersekzionala

– genero-ikuspegidun esku-hartzea

  • Euskararen idatzizko eta ahozko ezagutzaren C1 maila.
  • Beste hizkuntza batzuk jakitea baloratuko da
  • Gidabaimena eta ibilgailu propioa
Baldintzak
  • Pertsonen arteko trebetasunak, komunikazioa.
  • Gatazkak konpontzea
  • Talde-lana.
  • Antolaketa eta plangintza
  • Erabakitzeko gaitasuna
  • Proaktibitatea/Ekimena
Lanpostuaren kokapena Gipuzkoa
Soldata Gipuzkoako Esku-hartze Sozialaren Hitzarmeneko 2. taldea
Laneguna Lanaldi osoa. Astelehenetik ostiralera (Lanpostu desberdinak bete behar dira)
Hasiera-data 2026ko maiatza

En el marco de nuestra política de inclusión y cumplimiento de la normativa vigente, esta oferta se dirige preferentemente a personas con certificado de discapacidad igual o superior al 33%

EDE Fundazioa pone en práctica el principio de igualdad de oportunidades entre mujeres y hombres en todos los puestos.

EDE Fundazioa promociona a las personas que pueden desarrollar su trabajo indistintamente en cualquiera de las lenguas oficiales de la CAV.

EDE Fundazioa promociona en sus procesos de selección a las personas que proceden de la intervención social.



File name:

File size: