EDE Fundazioan 375 pertsonak baino gehiagok lan egiten dugu aldaketa inklusiboak eta iraunkorrak sortzeko, ezagutzaren, zuzeneko esku-hartzearen eta gizarte-ekonomiako eta enplegu inklusiboko proiektuen garapenaren bidez.

Enplegu inklusiboaren eremu horren barruan dago Suspertu SL, laneratzeko enpresa, lan-merkatuan sartzeko aldi baterako zailtasunak dituzten pertsonentzat. Lan-kontratua, produkzio-lana eta tutoretza profesionala barne hartzen dituen prozesuan zehar, prestakuntza eta orientazioa ematen diegu, enplegu normalizatua lortzen laguntzeko.

Suspertu SLren helburua enplegu inklusiboa sortzea da, hainbat jarduera-ildoren bidez, instalazioen, ostalaritzaren eta/edo egoitzen kudeaketaren barruan. Lan-merkatuan sartzeko zailtasunak dituzten pertsonen gizarteratzea eta laneratzea eta kudeatzen ditugun zerbitzuen kalitatea bateratu nahi ditugu.

Esparru horren barruan, Suspertu SLk pertsona bat behar du lanpostu hau betetzeko:

UBA HOSTEL-ARDURADUNA (Donostia)

 

Hautatutako pertsona taldean sartuko da, eginkizun hauek egiteko:

  • Plangintza, estrategia eta ebaluaziorako barne-koordinazioa.
  • Instalazioko pertsona-taldea kudeatzea: lantaldearen egutegien eta ordutegien jarraipena egitea.
  • Zereginak banatzea eta egoera pertsonalei erantzutea
  • Instalazioaren planifikazio eta kontrol ekonomikoan parte hartzea.
  • Emaitza ekonomikoak zehaztea koordinazioarekin batera, kontrol ekonomikoa garatzea: fakturazioa, ordainketak, fidantzak.
  • Jakinarazpena dagozkien erakundeei: INE, DFG
  • Instalazioaren kudeaketa-plana definitzea eta hedatzea.
  • Zerbitzuen garapena gainbegiratzea, kalitatezko garapena ziurtatuz.
  • Ekipamenduaren kudeaketa eta jarraipena egitea, haren hobekuntza eta modernizazioa bideratuz: matxurak, konponketak, hobekuntzak
  • Instalazioaren merkataritza-plana definitzea eta hedatzea
  • Prezioen/zerbitzuen politika zehaztea, eskariaren eta kostuen arabera. Hornitzaileen kudeaketa
  • Bezeroekiko harremana kudeatzea: funtsezko bezeroak identifikatzea eta fidelizazioa izaten saiatzea
  • Berrikuntza sustatzea, hobekuntzarako gako gisa: zerbitzu berriak orientatzea eta bultzatzea
Prestakuntza
  • Kudeaketa edo esku-hartze sozialari buruzko unibertsitate-prestakuntza
  • Kudeaketa: ekonomikoa, pertsonak, lan-arlokoa
  • Sozial media, komunikazioa, sareak…
  • Bulegotika
  • Zerbitzu-mota espezifikoa: turismoa, kirola
  • Euskara
  • Hizkuntzak
Baldintzak
  • Taldean lan egiteko gaitasuna
  • Pertsonentzako orientazioa
  • Antolaketa eta plangintza
  • Baliabideen kudeaketa
  • Lorpenerako
Lanpostuaren kokapena Donostia
Soldata 31.000 € (Gipuzkoako Ostatuen Hitzarmena)
Laneguna Lanaldi osoa

EDE Fundazioalanpostu guztietan jartzen du praktikan gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasunaren printzipioa

EDE FundazioaEAEko hizkuntza ofizialetako  edozeinetan bereizgabe lan egiteko gaitasuna duten pertsonak sustatzen ditu

EDE Fundazioaesku-hartze sozialetik datozen pertsonak sustatzen ditu hautaketa-prozesuetan



File name:

File size: