EDE gara, inpaktua eta aldaketa iraunkorrak, inklusiboak eta jasangarriak sortzea helburu duen gizarte-erakundea. 1976az geroztik, pertsonen eta komunitateen bizitza eraldatu duten prozesuetan lagundu dugu. Gure tresnak ezagutza, esku-hartze soziala eta enplegu inklusiboko eta gizarte-ekonomiako proiektuen garapena dira. Sarean lan egiten eta ikasten dugu, egungo erronka sozialei irtenbideak bilatuz, begirada iraunkor, zaintzaile, erantzunkide eta inklusiboarekin. Gaur egun, pertsona bat behar dugu lanpostu hau betetzeko:
PSIKOLOGOA (Gizarte Larrialdien Koordinazioko Foru Zerbitzua)
Hautatutako pertsona indarkeria matxisten biktima diren emakumeei eta Gipuzkoako ardurapeko pertsonei arreta ematen dieten zerbitzuetako diziplina anitzeko talde batean sartuko da. Helburu orokorra hau izango da: biktima diren emakumeei eta haien ingurune hurbileko pertsonei arreta eta laguntza ematea larrialdi-egoeretan, krisi-egoeretan eta errekuperaziorako hasierako prozesuetan.
Horretarako, eginkizun hauek beteko ditu:
1. Biktimak eta inguruko pertsonak aholkatzea eta orientatzea Zerbitzuari, funtzionamenduari eta dauden baliabideetara eta prozedura psikosozialetara iristeko eskubideei buruz.
2. Sarbideari eta harrerari buruzko lehen balorazioa (triajea) egitea, lehen arreta-premia edo -eskaria zehazteko.
3. Diagnostikoa egitea eta erabiltzaileari itzultzea, Banakako Arreta Planean ezarritako helburuak lortzeko adostutako jarduerak zehaztuz.
4. Ikuspegi feminista eta ahalduntzailea duen abordatze psikosoziala egitea, emakumeari bere autonomia-prozesuan babesa eta laguntza emanez.
5. Larrialdiko eta krisiko egoerak hautematea eta horietan laguntzea.
6. Balorazio psikosozialak egitea sexu-indarkerian administrazio-akreditaziorako.
7. Sexu-indarkeriaren biktima diren emakumeei edo haien familiakoei eta ingurune intimoko pertsonei zuzeneko arreta ematea.
8. Profesionalei eta, oro har, herritarrei aholkuak ematea.
9. Laguntza instrumentala egitea.
10. Gizarte-zerbitzuen euskal sistemaren barruan, esku hartzen duten beste zerbitzu batzuekin eta sailen arteko beste eragile batzuekin lankidetzan aritzea eta sareko koordinazioak egitea.
11. Esku-hartze prozesu baten bilakaerari buruzko erabakiak hartzeko aldian behingo profesionalen arteko koordinazioak mantentzea, eta haien ezagutzak, esperientzia eta ikuspegi profesionala ematea.
12. Txosten psikosozialak eta psikologikoak egitea, jasandako sexu-indarkeriarekin lotutako proposamen teknikoekin.
13. Kasuekin eta espedienteekin lotutako informazioa erregistratzea, eta datuen txostena maneiatzea.
14. Zerbitzuaren funtzionamenduaren eta esku-hartzearen ereduak, prozedurak eta irizpideak diseinatzen laguntzea.
15. Sentsibilizazio-kanpainetan eta ekintza komunitarioetan aktiboki parte hartzea.
16. Tailerrak eta jarduerak dinamizatzea emakumeekin eta ardurapeko pertsonekin edo haien ingurukoekin.
17. Prestakuntza espezifikoak dinamizatzea sareko hainbat eremutan.
18. Berariazko batzorde eta lantaldeetan parte hartzea.
Formación
-Psikologiako gradua edo lizentziatura.
-Osasun-gaikuntza edo Osasun Psikologia Orokorreko Master Ofiziala.
-Prestakuntza espezifikoa indarkeria matxista eta sexuala artatzeari eta/edo emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari eta/edo indarkeria matxistari dagokienez (150 ordu).
-Euskararen idatzizko eta ahozko ezagutzaren C1 maila edo ziurtagiria.
-B1 gidabaimena.
Baloratuko da
-Beste hizkuntza batzuk.
-Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei arreta emateko zerbitzuetan esperientzia izatea.
-% 33ko edo gehiagoko desgaitasun-ziurtagiria duten pertsonak.
-Norberaren ibilgailua edukitzea.
Competencias
-Pertsona ardatz duen orientazioa.
-Ikuspegi feminista.
-Komunikazio beroa, eraginkorra eta asertiboa.
-Erabakitzeko eta arazoak ebazteko gaitasuna.
-Talde-lana eta autonomoa.
-Koordinazioa (barnekoa eta kanpokoa).
-Egokitzeko gaitasuna.
-Malgutasuna eta dinamismoa.
-Gizarte-trebetasunak.
-Komunikazio-trebetasunak.
-Proiektuarekiko eta erakundearekiko konpromisoa.
-Taldeak, prestakuntza eta tailerrak maneiatzea.
Otra información
EDE Fundazioak praktikan jartzen du emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunaren printzipioa lanpostu guztietan
EDE Fundazioak EAEko edozein hizkuntza ofizialetan lan egin dezaketen pertsonak sustatzen ditu
EDE Fundazioak esku-hartze sozialetik datozen pertsonak sustatzen ditu hautaketa-prozesuetan
EDE Fundazioak desgaitasuna duten pertsonak sustatzen ditu hautaketa-prozesuetan
