EDE Fundazioan 400 pertsona baino gehiago ari gara lanean aldaketa inklusiboak eta iraunkorrak sortzeko, ezagutzaren, zuzeneko esku-hartzearen eta gizarte-ekonomiako eta enplegu inklusiboko proiektuen garapenaren bidez. Gaur egun, pertsona bat behar dugu lanpostu hau betetzeko:
-
PSIKOLOGOA (indarkeria matxista)
Zerbitzu horren helburu nagusia honako hau izango da: indarkeria matxistaren eta sexu-indarkeriaren biktima diren emakumeen egoera emozionala eta psikologikoa diagnostikatzea, neurtzea, eta ikuspegi feministarekin laguntzea.
Horretarako, eginkizun hauek izango ditu:
- Diagnostikoa egitea eta erabiltzaileari itzultzea, Banakako Arreta Planean (IEP) ezarritako helburuak lortzeko adostutako jarduerak zehaztuz.
- Ikuspegi feminista eta ahalduntzailea duen abordatze psikosozial bat egitea, emakumeari bere errekuperazio emozionaleko prozesuan laguntza emanez.
- Krisi-egoeretako arreta.
- Erabiltzaileari informazioa eta orientazioa ematea arreta psikologikorako dauden zerbitzuei eta baliabideei buruz, osoki sendatzen lagun diezaioketenak.
- Sareko lankidetza eta koordinazioa esku hartzen duten beste zerbitzu batzuekin, erabiltzaile bakoitzari arreta integrala emateko.
- Lanbide arteko aldizkako koordinazioei eustea, esku-hartze prozesu baten bilakaerari buruzko erabakiak hartzeko, eta, horretarako, bere ezagutza, esperientzia eta ikuspegi profesionala ematea.
Formación
- Psikologiako Gradua.
- Gaikuntza sanitarioa.
- Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari eta/edo indarkeria matxistari buruzko prestakuntza espezifikoa.
- Euskararen idatzizko eta ahozko ezagutzaren C1 maila.
- Gidabaimena eta norberaren ibilgailua.
Requisitos
- Pertsonentzako orientazioa
- Komunikazioa
- Erabakitzeko gaitasuna
- Talde-lana eta koordinazioa (barnekoa eta kanpokoa)
- Egokitzeko gaitasuna
- Malgutasuna
Otra información
EDE Fundazioak lanpostu guztietan jartzen du praktikan gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasunaren printzipioa
EDE Fundazioak EAEko hizkuntza ofizialetako edozeinetan bereizgabe lan egiteko gaitasuna duten pertsonak sustatzen ditu
EDE Fundazioak esku-hartze sozialetik datozen pertsonak sustatzen ditu hautaketa-prozesuetan
