Hezkuntza programa guztiak ikusi Kontaktua: Arantzazu aterpetxea | 943 780 500 - 656 790 974 | hezkuntzaprogramak@edefundazioa.org

Aterpetxea: Arantzazuko Aterpetxea

Helburuak:

  • Arrikrutzeko kobak ezagutu eta bizipenaz gozatu.
  • Arantzazuko ingurunea ezagutu, bertako kondairak eta berezitasunak ikasiz.
  • Aizkorri-Aratz Natura Parkeko biodibertsitatea aztertu: bertako landareria eta animaliak ezagutuz.
  • Aizkorri-Aratz Natura parkeko paisaia ezberdinak ezagutu.
  • Arantzazu inguruko aztarna arkeologikoak aztertu.
  • Arantzazun burutuko duten egonaldian zehar euskal kultura eta euskararen erabilpena sustatu.
  • Ingurunearekiko errespetua eta zaintza sustatu.
  • Desberdina suertatzen zaigun hizkuntza, herritar, bizi modu, ohitura eta kulturekiko errespetuzko jarrerak sustatu.

Programa: Oñatiko erraiak eta soina

PDF formatuan deskargatu


Egitaraua:

2 egun

LEHENENGO EGUNA BIGARREN EGUNA
9:00 Gosaria eta motxila egin
10:00 Ongi etorria: ezagutza jolasak, arauak,
logelen banaketa
10:30 Ibilaldia natura-parkean barrena:
Iturrigorriko basoa, Arantzazu
ezagutuz, meteorologo goiz batez…
Arrikrutzeko kobak bisitatu
Hamaiketakoa tartean Hamaiketakoa tartean
13:30 Jantokia prestatu Piknika kobetan
14:00 Bazkaria
15:00 Parketxera bisita Agurra
16:00 Orientazio-jolasa
17:30 Askaria
18:00 Jolas-toki (hezitzailerik gabe).
Aterpetxeak baditu zenbait joku irakasleek
erabili ahal izateko
20:00 Jantokia prestatu
20:30 Afaria
21:00 Jokuak eta pelikula (hezitzailerik gabe).
Aterpetxeak baditu zenbait joku eta
telebista irakasleek erabili ahal izateko

Eguraldiaren arabera ekintzen plangintzan aldatu daiteke.

3 egun

LEHENENGO EGUNA BIGARREN EGUNA HIRUGARREN EGUNA
9:00 Gosaria Gosaria eta motxila egin
10:00 Ongi etorria: ezagutza jolasak, arauak,
logelen banaketa
10:30 Zikloaren arabera.
Ibilaldia naturaparkean barrena
Zikloaren arabera.
Ibilaldia:
meteorologo goiz batez
eta mitologia jolasa
(*sai arreen jarduera izan daiteke martxotik aurrera)
Arrikrutzeko kobak bisitatu
Hamaiketakoa tartean Hamaiketakoa tartean Hamaiketakoa tartean
13:30 Jantokia prestatu Jantokia prestatu Piknika kobetan
14:00 Bazkaria Bazkaria
15:00 Zikloaren arabera. Parketxera bisita eta
orientazio-jolasa
Zikloaren arabera.
Aukeran: jolasa ibilbide irisgarrian zehar,
talo tailerra, lurralde antolamenduko tailerra
Agurra
17:30 Askaria Askaria
18:00 Jolas-toki (hezitzailerik gabe).
Aterpetxeak baditu zenbait joku irakasleek
erabili ahal izateko
Jolas-toki (hezitzailerik gabe). Aterpetxeak
baditu zenbait joku irakasleek erabili ahal izateko
20:00 Jantokia prestatu Jantokia prestatu
20:30 Afaria Afaria
21:00 Jokuak eta pelikula (hezitzailerik gabe).
Aterpetxeak baditu zenbait joku eta
telebista irakasleek erabili ahal izateko
Jokuak eta pelikula (hezitzailerik gabe).
Aterpetxeak baditu zenbait joku eta telebista
irakasleek erabili ahal izateko

Eguraldiaren arabera ekintzen plangintzan aldatu daiteke.

Prezioak:

2 egun 61€ / ikasleko*
3 egun 96€ / ikasleko*

* Irakasleak salbuetsita

Gomendio eta garrantzizko informazioa:
Komeni da irakasleak ibilaldietan parte hartzea.

18:00etatik aurrera, ez da begiralerik egongo.
Ikastetxeek erabilera libreko gela bat izango dute telebista eta jolas ezberdinekin, irakasleek bertan jarduerak, gaubelak edo bideo forumak antolatu ahal izateko. Era berean, aterpetxean frontoia eta estalitako patio handia dago.
Egonaldia egin baino lehen, heziketa zentroak burutuko duen programa zehatza jasoko du.
Jarduerak zikloaren arabera diseinatuta daudenez, hauek ezingo dira aldatu.

Norentzat: LH + DBH

Kontaktua:

Arduraduna: Arantzazu aterpetxea | Telefonoa: 943 780 500 - 656 790 974 | Emaila: hezkuntzaprogramak@edefundazioa.org

Enpresa kolaboratzaileak:

Ikasleen curriculuma sendotzera bideratutako hezkuntza-programa anitzak eskaintzen ditugu, eta, hori bermatzeko, ikastetxeetatik zein hezkuntza-elkarteetatik datozen taldeen egonaldietarako orientatutako hainbat aterpetxe ditugu.

Eskaintzen ditugun hezkuntza-programek honako ezaugarriak dituzte:

  • Euskalduna, euskara gure proiektuaren hizkuntza nagusia izango da eta aterpetxean ematen den ahozko komunikazioan garrantzi handia izango du.
  • Ingurunean sustraitua, proiektua burutzen den herriaren baliabideak kontutan hartuko dira.
  • Parte-hartzailea, ikasleak izango dira esperientzia honen protagonistak eta hauen parte-hartze aktiboa sustatuko da.
  • Profesionala, kalitatezko prozesuak ezarriko ditugu, beharrezko arreta bermatzeko eta etengabeko hobekuntza lortzeko. Bestalde, beraien profesionaltasuna erakutsi diguten enpresa espezializatuen zerbitzuak erabiliko dira, besteak beste, bisita gidatuak egiteko adituak, ibilbideak egiteko, kirol abenturako ekintzak burutzeko edo zerbitzu berezietarako
Aterpetxeak Suspertu enpresak kudeatzen du, EDE Fundazioaren laneratze-enpresa, eta hainbat instalazioren (ostalaritza, jatetxeak) kudeaketaren bidez, enplegagarritasun-zailtasunak dituzten pertsonak gizarteratzeko eta laneratzeko lan egiten du.

Hezkuntza programa guztiak ikusi