24 Feb, 2020

Promocion de la autonomia y prevencion de la
Gaur egun, hutsunea dago adineko pertsonak orain arte bezala egiten zituen jardueretan parte hartzeko zailtasunak izaten hasten den bizitzako etapan laguntzeko eskuragarri dauden arreta-baliabideei dagokienez. Mailaz mailako okertze fisikoak edota mentalak zailtasunak eragiten dizkio bere autonomian eta bere bizitzako garapena, garapen pertsonala eta soziala murrizten ari dira pixkanaka. Horregatik, adineko pertsonei mendekotasuna saihesten eta beren autonomia mantentzen laguntzen diegu. Horrela, ahal den denbora gehiena beren familiartean kalitatez bizitzea ahalbidetuko da. Zerbitzu honekin, mendekotasun-arriskuan edo mendekotasun moderatuan dauden adineko pertsonen autonomia maila hobetu eta horiek okerrera egitea saihestu nahi da.

Mendekotasunaren prebentziozko ekintzan espezializatutako doako zerbitzua da eta pertsona bakoitzari, bakoitzaren behar eta interesak aintzat hartuta, arreta integrala eskaintzeko diseinatuta dago. Egoera mota guztiei eskaintzen die arreta dinamiko malgu eta parte-hartzailetik abiatuta.

Zentro horren arreta-eredua pertsonan oinarritzen da beti haren bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin.

Horretarako:

  • Ohitura osasungarriak bultzatzen ditu.
  • 60 urte baino gehiagokoei baliabideak eskaintzen dizkie autonomiaz molda daitezen.
  • Komunitateko ingurunearekin topaketako eta loturako guneak sortzen ditu.
  • Bizitza aktiboa berreskuratzea errazten du jarduera ugari garatuta.

Mendekotasun-egoeran edo -arriskuan dauden adinekoak ahalik eta denbora gehien beren ingurune sozialetan eta familiartean egotea nahi du. Horrela, beren komunitate arloak eskaintzen dituen baliabide eta aukera desberdinetan elkarreragin ahal izatea errazten du.

EDE Suspergintzatik, Bizkaiko Foru Aldundiaren Autonomia Pertsonaleko Sustapen Zentroa kudeatzen dugu.