24 Feb, 2020
Mendekotasunaren prebentziozko ekintzan espezializatutako doako zerbitzua da eta pertsona bakoitzari, bakoitzaren behar eta interesak aintzat hartuta, arreta integrala eskaintzeko diseinatuta dago. Egoera mota guztiei eskaintzen die arreta dinamiko malgu eta parte-hartzailetik abiatuta.
Zentro horren arreta-eredua pertsonan oinarritzen da beti haren bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin.
Horretarako:
- Ohitura osasungarriak bultzatzen ditu.
- 60 urte baino gehiagokoei baliabideak eskaintzen dizkie autonomiaz molda daitezen.
- Komunitateko ingurunearekin topaketako eta loturako guneak sortzen ditu.
- Bizitza aktiboa berreskuratzea errazten du jarduera ugari garatuta.
Mendekotasun-egoeran edo -arriskuan dauden adinekoak ahalik eta denbora gehien beren ingurune sozialetan eta familiartean egotea nahi du. Horrela, beren komunitate arloak eskaintzen dituen baliabide eta aukera desberdinetan elkarreragin ahal izatea errazten du.
