Albisteak

Maiatzaren 31nTartekari Sarea, Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei babes soziala emateko sarea, osatzen dugun emakumeok gure gogoetak partekatu genituen Irantzu Varelarekin. Bilborocken gure eskubidea delako dagokigun berdintasuna lortzeko eta emakumeen aurkako indarkeria toleratzen duen sistema aldarazteko emakumeen sareek duten garrantzia eta beharra aztertu ditugu. Guztiok batera, antolatuta eta elkartuta, ahalduntze indibiduala eta kolektiboa lor dezakegu kontzientzia hartuta eta estrategiak eskuratuta. Taldeko ezagutza eta sentipenak partekatuta txikiak diruditen arren, iraunkortasun eta intzidentzia sozial handia duten aldaketak lortuko ditugu.

“Energia-txute bat Tartekari Sareak egunero egiten duen lanarekin motibazio handiz aurrera jarraitzeko”

 

“Gaur sentitu dudana aspaldian sentitzen ez nuen dardara feminista ozena izan da. Eskerrik asko hor egoteagatik! Eta sarea izateagatik!”