Albisteak
Bilbao Metropoli 30ek bultzatutako sari honen epaimahaiak “Edificio EDE: un nuevo ecosistema urbano para la innovación social y la participación comunitario” proiektua aukeratu du 2030 Agenda Sariko hiru finalisten artean, lehen edizio honetan.

 

Sari honek GJHak eta 2030 Agenda modu eraginkorrean inplementatzen dituzten gure metropoli-eremuko proiektuak eta ekimenak saritzen ditu, herritarrak inplikatuz eta haien komunitateetan eragin nabarmena sortuz. EDE Fundazioarentzat, izendatze hutsa ere Bilbo eta gure lurraldea eraldatzeko hartu genuen konpromisoaren aitorpen garrantzitsua bazen. Eta oraintxe bertan, oso pozik eta eskertuta sentitzen gara sariagatik.

THE BAY AWARDS Metropoli Edizioaren sari-banaketa Bilboko Campos Eliseos Antzokian egin da astearte honetan, martxoaren 10ean.

Proiektua nolabait babestu edo bertan parte hartu duzuen pertsona guzti-guztiei, ZORIONAK lorpen honengatik!