Behatokia Hirugarren Sektore Soziala sustatzeko tresna da, erakunde eta sareekin batera. Horrez gain, erakundeen artean elkarrizketarako eta ezagutza sortzeko espazioa ere bada, lankidetzatik, sektoreari buruz eta sektorerako intereseko gaietan, esku-hartzearen kudeaketari eta berrikuntzari dagokionez. Bizkaiko Foru Aldundiak, BBK Fundazioak eta EDE Fundazioak sustatutako proiektua da, eta azken urteetan Eusko Jaurlaritzaren eta Sareen Sarearen babesa izan du.