2006an, halaber, Ganbara eratu zen, Boluntak kudeatzen duen proiektua. Ganbarak Bizkaiko erakunde sozial solidarioen esku bulego eta areto balioaniztunak jartzen ditu jarduerak egiteko. Bizkaian elkarte solidarioak sustatu nahi ditu, erakunde sozialak kudeatzeko azpiegiturak, baliabide teknikoak eta zerbitzuak eskainiz.