Laguntza emateko metodologia eta profesionalak

INDARTU programak eskaintzen duen laguntza espezializatua beti oinarritzen da erakunderako estrategikoak eta funtsezkoak diren proiektu eta beharretan. Pertsonen parte-hartze aktiboa eta inplikazioa eskatzen ditu; izan ere, kanpoko laguntza izateari uzten diotenean, pertsonek beren gaitasunak garatzea eta beren kontura erabil ditzaketen kudeaketa-sistemak eta -tresnak txertatzea du xede.

Erakundeak sendotze-proiektua finantzatzen laguntzen du gutxienez guztizko kostuaren % 5 emanda.