02 Mar, 2026

Pasadan ostiralean, otsailaren 27a, EAEko Inklusio Mahaien II Topaketa ospatu zen Deustoko Unibertsitateko CRAI espazioan, Bilbon, Inklusio Mahai Lokalen Koordinazio proiektuaren baitan. Koordinazio gune hauek, Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak bultzatzen ditu, EDE Fundazioaren Idazkaritza Teknikoak lagunduta.
Topaketa honetan, Mikel Torres, Ekonomia, Lan eta Enplegu Saileko sailburu, Alfonso Gurpegi Enplegu eta Inklusio sailburuorde eta Inklusio Zuzendaria den Sara Buesaz gain, 100 pertsona inguru bildu ziren EAE mailan funtzionamenduan dauden 15 lan-mahai desberdinetatik: Donostia, Vitoria-Gasteiz, Oion, Bilbao la Vieja, Otxarkoaga, Amurrio, Irun, Santurtzi, Muskiz, Eibar, Portugalete, Durango, Lasate-Oria eta Zumarraga.
Bertan, Inklusio Zuzendaritzak Mahaiekiko izango duen Estrategiaren ezarpena, helburu nagusiak eta Eredu berria C, ondoren jarduketa komunitario eta sistemikoetan aditua den Asier Gallastegiren ponentzia marko bat entzuteko aukera egon zen eta, azkenik, arreta berezia eskaini nahi izan zitzaien 7 Mahai desberdinetatik Ekimen Komunitario Partekatuei, haien ezagutza, ikaskuntzak eta bizitako esperientzia partekatzeko asmoz.
Azkenik, teknikarien hausnarketa eta partaidetza sustatzeko pentsatuta zegoen eta EDE Fundazioko dinamizatzaileek gidatu zuten talde-dinamika batekin itxi zen jardunaldia, Mentimeter tresna digitala erabiliz.
.

