08 Feb, 2023

Basauri Atsegina Formato web
Pandemiaren erruz bi urtez geldirik egon ondoren, 2022an Adinekoekin Hiri Adiskidetsuak programa jarri dugu martxan Basaurin. Ekintza-planaren ezarpena lagunkoitasunaren zikloan hasi zen.

2022an zehar, eta jarduerarik gabeko denboraren ondoren, gure zeregina talde eragilearen egoera ikustea izan da.

 

Gure helburuak hurrengo hauek izan dira:

  • Basauri Atsegina programarekin berriro konektatzea
  • Planaren egoera ikustea
  • Egin diren ekintzak eta egin ez direnak ezagutzea

 

Orain taldea proiektuan sartzeko pertsona berriak erakartzen saiatzen ari da, bai eta udalerrian Basauri Atsegina agerian jartzen ere.