22 Jan, 2026

empoweryouth-eibar
Urtarrilean amaitu da EMPOWERYOUTH proiektuaren jarduera-programa. Azken 18 hilabeteetan, aldi berean, Bilbon, Bartzelonan eta Madrilen garatu da. Gazte musulmanei zuzendutako prestakuntza- eta mentoretza-ekintzak konbinatu ditu, aldaketa-eragile gisa eta diskurtso islamofobo eta diskriminatzaileei aurre egiteko narratiben sortzaile gisa ahalduntzeko.

Urtarrilaren 17an, Eibarren izan da hitzordua. Oraingo honetan, Bilboko gazte-taldea izan da protagonista proiektuaren emaitzak aurkezteko jardunaldi batean. Bertan, musulmanen kolektiboak Euskadin duen errealitateari buruz hausnartu da, eta, bereziki, gazteei buruz. Lan-ildo batzuk marraztu dira, jatorriagatik eta erlijioagatik diskriminazioa prebenitzeko eta sentsibilizatzeko lanean sakontzeko.

Jardunaldia jarduera-sorta zabalago baten parte da, proiektuaren helburuetan aurreikusitako efektu biderkatzailea hedatzeko eta parte-hartzaileekin komunitate bat sortzeko. 60 pertsona bertaratu dira, gehienak gazteak.

 


Ekitaldia FIVASCOren (Euskadiko Federazio Islamiarra) laguntzarekin antolatu da, eta Txema Ezkerra Eusko Jaurlaritzako Aniztasun, Bizikidetza eta Belaunaldien arteko Elkartasuneko zuzendaria ere bertan izan da.