Euskadiren bihotzean dago, Donostiatik, Bilbotik eta Gasteiztik ordubetera, eta Aizkorri-Aratz parke naturalaren erdi-erdian. Natura, historia, kultura, artea eta espiritualtasuna elkartzen diren gune magikoa da.
Honako hauek izango dira Arantzazuko aterpetxearen bezero nagusiak:
- Hezkuntza-programak garatu nahi dituzten eta egonaldia ere eskaini nahi duten ikastetxeak.
- Erromesak (taldeka zein banaka).
- Natura maite duten familiak.
- Parkean zehar ibilbidea egin nahi duten mendiko taldeak.
- Ingurune lasai eta naturalean jarduerak egin ahal izateko tokia behar duten elkarte eta erakundeak.
Aterpetxeak 6 logela eta 56 tokiko guztizko edukiera ditu (orain erdira gutxitu behar izan da Covid-19ra egokitzeko protokoloa dela eta), eta hainbat zerbitzu eskaintzen du: wifia, aisialdirako gunea, behar bezala ekipatutako sukaldea eta pixkanaka egokitzen joango diren beste batzuk.
Proiektu berri hau Ede Fundazioaren eta bere enplegu inklusiboaren arloaren estrategiaren barruan kokatzen da, hau da, Gipuzkoan bertan haztea, lehendik daudenei proiektu eta espazio berriak gehituz.


