10.000 €-ko ekarpena “Musutruk – Menu solidarioak” ekimenenean erabiliko dira oso-osorik, eta hala, aukera egongo da egoera ahulean dauden pertsona eta kolektiboentzat 500 menu solidario inguru zerbitzatzeko. Ekarpen horri esker, GURUZUk ahulezia-egoeran dauden pertsonak gizarteratzen laguntzeko ekimen bat indartu ahal izango du, normaltasun osoz eginiko esperientzia gastronomiko horren bidez. Proiektuak pertsona horiek eguneroko espazioetan (hala nola jatetxe batean) sartzea eta parte hartzea errazten du, ohiko harreman- eta bizikidetza-inguruneetan parte har dezaten lagunduz.
“Musutruk – Menu solidarioak” bazkaria eskaintzetik haratago doa. Ekimenak autonomia pertsonala, parte-hartze aktiboa eta gizarte-loturak sortzea sustatzen ditu, eta alderdi horiek funtsezkoak dira gizarteratzeko eta integratzeko prozesuetan. Horrela, mahai bat partekatzea aukera ederra da oztopoak kentzeko, komunitatea indartzeko eta topaketak baldintza berdinetan sortzeko.
Aitorpen hori, gainera, GURUZU Jatetxearentzat bereziki esanguratsua den une batean iritsi da, joan den urrian bete baitzuen bere jardueraren lehen urtea. Gaude Elkartearekin batera, Artxandako XVII. Igoeraren onuradun izateak babes handia ematen dio lehen urte honetan egindako lanari, eta gizartean eragina duen gastronomiaren aldeko apustua egiten duen proiektu honi konfiantza ematen dio.

