27 Oct, 2025

atemorea_900x450-01
Duela gutxi, EDE Suspergintzak martxan jarri du Ate Morea, indarkeria matxistaren biktima diren emakume eta adingabeei (14 urtetik gorakoak) arreta zuzena eta hasierakoa emateko zerbitzu berria. Horrez gain, informazioa eta aholkularitza eskaintzen dizkie herritarrei eta teknikariei.

Ate Morea zerbitzu publikoa, doakoa eta zuzeneko sarbide duena da, Bizkaiko Foru Aldundiak sustatu eta EDE Suspergintzaren EmakumeaBizkaia Programek kudeatutakoa.  Urte eta erdiko proiektu pilotua da eta, denbora-tarte horretan, inpaktua eta emaitzak ebaluatuko dira.

Ekimen honen helburua da babes-sistema publikora sartzeko ate bihurtzea, laguntza sozial eta juridiko profesionala, hurbilekoa eta segurua eskainiz.  Funtsezko zeregina betetzen du indarkeria matxistako egoerak antzemateko, horiei buruz berri emateko, orientatzeko eta laguntzeko hasierako faseetan.

Ate Moreak Suspergintzako sei  profesional ditu (Elvira, Ziortza, Janire, Sandra, Zuriñe eta Eva). Indarkeria matxistaren eta krisi-egoeretan arreta ematearen arloan gizarte eta hezkuntza mailako esku-hartzean eta arreta soziojuridikoan espezialistak dira. Taldeak Bilboko EDE eraikinean egiten du lan, batez ere.

Lehen hilabete hauetan, balantzea oso positiboa izaten ari da: Ate Morean adin eta jatorri desberdinetako eta indarkeria matxistaren biktima diren 30 emakumeri lagundu diegu, eta 50 pertsona baino gehiagori eskaini dizkiegu aholkularitza eta informazioa. Horrez gain, komunikazioko, difusioko eta sentsibilizazioko hainbat esparrutan hartu dute parte.

Lan horren guztiaren oinarriak izan dira ilusioa, inplikazioa eta taldeko lana, betiere, indarkeria matxistaren biktimak erdigunean jarriz eta izurri sozial honen sentsibilizazioa bultzatzen eta hura errotik desagerrarazten lagunduz. Eta, zalantzarik gabe, inguruan ditugun lagun guztiak aintzat hartuz. Gurekin harremanetan jar zaitezke 688 881 353 telefonoan edo izu-zerbitzuaren webgunean atemorea.org.