27 Jul, 2022

Duela aste batzuk BAI SAREAren VIII. Batzarrean parte hartu genuen. Gizon-emakumeen berdintasunaren aldeko entitate eta enpresen Sare horretako kide gara 2018an eratu zenetik.
Batzarrean, Sareko lantalde ugarien ikaskuntza partekatu genuen eta garrantzitsua iruditu zitzaigun gure erakundeetara ekartzea:
- Genero-ikuspegi intersekzionalaren balioa kudeaketan: emakumeen eta gizonen bizi-zikloei arreta ematea, haien beharrei, adinari eta adinekoenen ezagutzari eta abarri.
- Gakoa plazeretik eta umoretik lan egitea da: “Poztasunetik soilik haz gaitezke”. Deleuze.
- Taldeko lanaren eta giro onaren garrantzia.
Sarean prestatu ditugun proposamen batzuk erantsi dizkizuegu, uda honetako iradokizun gisa: irakurketak eta zinema. 😉 Batzarreko bideo bat ere baduzue.